INFORMAZIO OROKORRA

Hona webgune honen (aurrerantzean “webgunea”) jabea:

  • Sozietate-izena: Iruñeko Udala
  • IFK: P3120100G
  • Helbidea: Udaletxe plaza, z.g. – 31001 IRUÑA (Nafarroa)
  • Webgunea: www.interreg-core.eu

EDUKIA

Iruñeko Udalak eta proiektuko kideek, webgune honen bidez, Core proiektuari buruzko datu interesgarriak ematen dituzte. Informazio hori argitaratzen den unean (2020/09/01) indarra duena da.

Iruñeko Udalak eta proiektuko kideek arreta berezia ematen diete webguneko informazioaren zehaztasunari eta doitasunari, eta horretarako, aldian-aldian eguneratzen dute informazioa, eta okerrak hauteman bezain laster zuzentzen dituzte. Hala ere, ezin da bermatu informazioa beti eguneratua izatea edo okerrik inoiz ez egotea.

Webgune honetako argibideak eta datuak informazioa emateko baino ez dira argitaratzen. Ez dira ez administrazio-egintzen jakinarazpenak, ez jakinarazpen ofizialak. Izan ere, halako jakinarazpenak egiteko, bide ofizialak baliatuko dira, hau da, legeetan horretarako ezarritakoak.

ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK

Webgune honetara eta bertako edozein orritara sartzeak berekin dakar honako lege-ohartarazpen, baldintza eta erabilera-zehaztapen hauek ezagutu eta onartzea:

  • Web-atari honetara sartzea eta bertako informazioa erabiltzea erabiltzaileen erantzukizuna da, eta ez beste inorena. Iruñeko Udala ez da halakoak egiteak ekar ditzakeen kalteetako bakar baten erantzulea, eta ezin du bermatu sarbidea ez denik etengo edo bertako edukiak zein softwareak ez duenik akatsik edo kalterik sortuko.
  • Iruñeko Udalak beretzat gordetzen du eskubidea behar diren aldaketak egiteko aurrez abisatu gabe, informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatze aldera, bai eta egoki jotako aldaketa oro egitekoa ere, Webgunearen gainean.
  • Iruñeko Udalak beretzat gordetzen du webgune honetako baldintzak eta zehaztapenak aldatzeko ahalmena. Halako aldaketarik eginez gero, behar bezala iragarriko da orri honetan, eta aldaketak argitaratzen direnean hartuko du indarra.

 

 

Erabilera zilegia:

Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute orri hau erabiltzen dutenean ez aritzeko ez bidegabe edo legez kontrakotzat jo daitezkeen jardueretan ez Iruñeko Udalaren edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituztenetan, ezta webgunea gainkargatu, hondatu edota haren erabilpen normala galarazi dezakeenetan ere. Adibidez, eta den-dena zehaztu gabe, debeku dira honako hauek:

  • Hirugarrenen eskubideen urraketak oro (intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearena, jabetza intelektual eta industrialeko eskubideenak, eta abar).
  • Edozein publizitate mota egitea Webgune honetako edukiak erabilita, hala nola eskatu gabeko mezu elektronikoak bidaltzea (spam) edo antzeko komunikazioak egitea.
  • Birus informatikoak edo fitxategi akastunak sartzea, edo beste edozein software edo programa informatiko, baldin eta kalterik edo baimendu gabeko aldaketarik eragiten badute webgune honetan eskuragarri diren edukietan edo sistemetan.

Edukiak eskuratzeko, erabiltzaileek horretarako haien eskura ezarritako bitarte eta prozedurak, webgune honetan adierazitakoak edo Interneten erabili ohi direnak besterik ez dute erabiliko, eta azken kasu horretan, webguneari eta bertako edukiei kalterik egiteko edo haiek erabilezin uzteko arriskurik ez dagoenean baino ez.

ERANTZUKIZUNA

Erabiltzaileak, eta ez beste inor, izanen dira erantzule beraiek egiten dituzten arau-hausteetan edo hirugarrenei eragin diezazkieketen kalteetan, webgune hau bidegabe eta legez kontra erabiliz gero.

Iruñeko Udala ez da erantzule izango sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan izan daitezkeen interferentziek, hutsegiteek, etenek, birus informatikoek, matxura telefonikoek edo deskonexioek eragin ditzaketen balizko kalteetan, baldin eta Iruñeko Udalarenak ez diren kausek sortuak badira, ezta sistema elektroniko honetan linea telefonikoetako huts edo gainkargek, Internet sistemako edo beste sistema elektronikoetako gainkargek eragindako atzerapen edo blokeoetan ere.

Iruñeko Udala erantzukizunetik salbuetsita gelditzen da Udalaz besteko hirugarrenek erabiltzaileen ordenagailuaren disko gogorrean instala ditzaketen cookieei eta bere webguneko edukietan ager daitezkeen akats tipografikoei zein datu ez-zuzenei dagokienez.

Iruñeko Udalak edo kideetako edozeinek emandako informazioa orientagarri hutsa izanen da, kontsulta edo informazio-eskaera bati erantzutekoa bada –eta horretarako ezarritako bitartekoen bidez eskatua: kontsulta-formularioak eta abar–. Halako informazioa inoiz ez da izanen loteslea administrazio-prozedurak ebazteko; izan ere, haiei aplikatzekoak diren lege- zein erregelamendu-arauei egin behar diete men administrazio-prozedurek.

SEGURTASUN-NEURRIAK

Iruñeko Udalak hartutako segurtasun-neurriak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluak ezarritakoak dira. Zentzu horretan, eta kontuan hartuta hala teknologiaren egoera, aplikazio-kostuak eta tratamenduaren nolakotasuna, irismena, testuingurua eta helburuak nola pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako izan daitezkeen arriskuak –probabilitate- eta larritasun-maila askotarikoak izan daitezkeenak–, Iruñeko Udalak ezarrita dauzka arrazoizko neurri tekniko eta antolakuntzakoak dagoen arriskuarekin bat datorren segurtasun-maila bermatzeko.

Edonola ere, Iruñeko Udalak ezarrita ditu behar besteko mekanismoak honako hauetarako:

  • Etengabe bermatzeko tratamendu-sistema eta -zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia.
  • Datu pertsonalak berriro erabilgarri eta irispidean azkar jartzeko, gorabehera fisiko edo teknikorik gertatuz gero.
  • Tratamenduaren segurtasuna bermatzen duten neurri tekniko eta antolakuntzakoen eraginkortasuna aldian-aldian egiaztatzeko, ebaluatzeko eta baloratzeko.
  • Datu pertsonalen seudonimizazioa eta zifratzea egiteko, hala behar izatera.

JABETZA INTELEKTUALA

Web-atari honen eta haren iturburu-kodeen, logoen, marken eta abarren diseinua Interreg-corerenak dira –salbu berariaz adierazten bada jabea beste norbait dela–, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte. Erabat debekatuta dago haiek erabili, erreproduzitu, banatu, jendaurrean eman, eraldatzea edo haien parekoa edo berdintsua den beste edozein jarduera egitea, salbu berariaz baimentzen bada.

ADINGABEEN DATUEN BILKETA

Iruñeko Udalak ez die baimenik ematen 14 urtetik beherakoei beren datu pertsonalak emateko, ez zerbitzuak eskatzeko gaitutako web-formularioen bidez, ez harremanetarako formularioen bitartez ezta mezu elektronikoak bidalita ere.