Jarraian, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan ezarritako informazioa emateko betebeharra garatzen da.
Pribatutasun-oharraren bidez, herritarrei, datu pertsonalen titularrei, haien datuen tratamenduari dagozkion berariazko alderdien berri ematen diegu, besteak beste, honako hauena: tratamenduen helburuak, haien eskubideak gauzatzeko harremanetarako datuak, informazioa kontserbatzeko epeak, datuen tratamendua egiteko legitimatzen gaituen araua eta egindako datu-komunikazioak.
DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
- Identitatea: Iruñeko Udala
- IFK: P3120100G
- Helbidea: Udaletxe plaza, zk.g. – 31001 IRUÑA (Nafarroa)
- Webgunea: www.interreg-core.eu
- DPD: protecciondedatos@pamplona.es
XEDEA, LEGITIMAZIOA ETA HARTZAILEAK
Iruñeko Udalak bildutako datu pertsonalak zertarako erabili nahi dituen jakinarazi nahi die herritarrei, zertan oinarritzen den datu pertsonalak tratatu ahal izateko, eta horiek jakinaraziko ote zaizkien hirugarren entitate eta erakundeei.
HARREMANETARAKO
Xedea. Erabiltzaileak harremanetarako formularioa erabiltzen duenean datuak egindako kontsultez edo iruzkinez arduratzeko erabiliko dira, baita horri erantzuna emateko behar den informazioa edukitzeko ere.
Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira antolakuntzak haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Era berean, artxibo-araudia bete behar da.
Legitimazioa: Interes publikoko eginkizuna.
Datuen hartzaileak: Datuak proiektuko gainerako kideei komunikatzen ahal zaizkie.
BULETINEAN ALTA HARTZEA
Xedea – Emandako datu pertsonalak albisteen buletina bidaltzeko erabiliko dira. Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira antolakuntzak haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean.
Legitimazioa: Baimena.
Datuen hartzaileak: Ez zaie hirugarrenei lagako daturik, legeak hala aginduta izan ezik edo xedea bete dadin beharrezko lagapena izan ezik.
ADINGABEAK
Ez zaie baimenik ematen 14 urtetik beherakoei beren datu pertsonalak emateko, ez zerbitzuak eskatzeko gaitutako web-formularioen bidez, ez harremanetarako formularioen bitartez ezta mezu elektronikoak bidalita ere.
Horrenbestez, inork datu pertsonalak ematen baditu bitarteko horiek baliatuta, formalki adierazten du 14 urte baino gehiago dituela, edo bestela, gurasoen edo legezko tutoreen baimena duela horretarako.
ESKUBIDEAK
Datuen babesari buruzko araudiak zenbait eskubide ematen dizkie interesdunei edo datuen titularrei, webgunearen erabiltzaileei.
Hona interesdunei dagozkien eskubideak:
- Irispide-eskubidea: eskubidea informazioa eskuratzeko, honako hauei buruz: berari buruzko datuen tratamendua egiten ari ote den, egiten ari den tratamenduaren helburua, kasuan kasuko datuen kategoriak, hartzaileak edo hartzaile-kategoriak, datuak kontserbatzeko epea eta datuen jatorria.
- Zuzentzeko eskubidea: eskubidea datu pertsonal okerrak edo osagabeak zuzentzeko.
- Ezerezte-eskubidea: eskubidea datu pertsonalak ezerezteko, honako kasu hauetan:
- Datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak, zertarako bildu ziren eta horretarako
- Titularrak adostasuna bertan behera uzten badu
- Interesdunak tratamenduaren aurka egiten badu
- Datu pertsonalak ezereztu behar badira lege-betebehar baten indarrez
- Datu pertsonalak jaso badira informazio gizartearen zerbitzu bat dela medio, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 8. artikuluaren 1. zenbakian ezarritakoari jarraikiz.
- Datuen aurka egiteko eskubidea: ardura duen erakundeak bere datuak tratatzeari aurka egiteko eskubidea. Eskubide hori ez da erabatekoa, eta horrek berekin dakar erakunde arduradunak aukera izanen duela datuak tratatzen jarraitzeko, betiere frogatu baditzake interesdunaren interes eta eskubideei gailenduko diren arrazoi legitimoak, edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko eta aldezteko.
- Mugaketa-eskubidea: eskubidea datuen tratamendua mugatzeko, honako kasu hauetan:
- Interesdunak datu pertsonalen zehaztasunaren aurka egiten badu, erakundeak datuon zehaztasuna egiaztatzeko adinako epe batez.
- Tratamendua legez kontrakoa bada eta interesdunak datuak ezabatzearen aurka egiten badu.
- Erakundeak jadanik behar ez baditu datuak tratamenduaren helburuei begira, baina interesdunak bai, erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
- Interesdunak tratamenduaren aurka egin badu, eta erakundearen arrazoi legitimoak interesdunarenen gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.
- Erreklamazio bat egiteko eskubidea kontrol-agintaritzako eskumena duen Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean (Jorge Juan k., 6, 28001, Madril) idazki bat aurkeztuta edo egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es).
Interesdunek adierazitako eskubideak gauzatzen ahalko dituzte Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrari zuzenduta (Kale Nagusia, 2) edo egoitza elektronikoaren bidez, pamplona.es webgunean.