Praktika onak

15 digitalizazio-praktika on merkataritzako ETEentzat. OHARRA: Ez da beharrezkoa on line salmentako orri bat sortzea zure saltokiaren eraldaketa digitala egiteko!

  • Zeintzuk dira nire negozioaren ezaugarriak? Zeintzuk dira nire jarduera-sektorearen ezaugarriak?
  • Nola eskaintzen ahal diet nire bezeroei edo bezero potentzialei erraz eskuratzeko moduko informazioa nire produktu edo zerbitzuei buruz?
  • Lehiakideen aurrean ditudan indarguneak nola sustatu ditzaket?
  • Zer aurrekontu ezar dezaket nire on line estrategiarako?
  • Zenbat denbora eman diezaioket nire on line estrategiari?
  • Zer bitarteko (materialak, giza baliabideak eta finantzarioak) ditu nire enpresak?
  • Nola antolatu off line eta on line salmentak?
  • Zer helburu jar ditzaket, salmentei dagokienez, on line egindako salmenten portzentajean, saltoki fisikoan egindakoen aurrean?
  • Google My Business fitxa bat sortu, doan, eta negozioaren oinarrizko informazioak bete (helbidea, ordutegiak, email bidezko harremana, argazkiak, telefono-zenbakia, bezeroen iruzkinak jaso eta erantzuteko aukera).
  • Gida eta direktorioetan agertzea, esate baterako Orrialde Horietan https://www.solocal.com/shop/register/igpj
  • Orrietan eta mapen aplikazioetan egotea: Google Maps, Waze.
  • Garrantzitsua da definitzea zeintzuk diren sare sozial egokienak eta merkatariaren sektorean erabilienak.
  • Jarduera-sektorearen eta eman dezakezun denboraren arabera, profil bat edo batzuk sortu sare sozialetan (Facebook, Instagram, Twitter, Pinterest, LinkedIn, Tik Tok).
  • Sare sozialek aukera ematen dute bezeroei buruzko informazio eta iruzkin egokiak jasotzeko.
  • Webgune erraz bat sortzea, jarduera eta saltokia modu argian aurkeztuko duen erakusleiho digital baten moduan.
  • WordPress, Wix, Squarespace eta Strikingly edo horien moduko tresnek aukera ematen dute modu azkar eta errazean sortzeko webgune bat, are orrialde bakarrekoa ere.
  • Zure produktuak plataforma edo marketplace batean egoteak aukera ematen dizu nazio zein nazioarteko merkatuan saltzeko, merkataritza elektronikoko orri bat sortu behar izan gabe, eta etekina aterata, gainera, plataforma horren legitimotasun eta ospeari.
  • Amazon, FNAC, Cdiscount zein eBay eta publikoari oro har zuzendutako horien moduko salmenta-plataformen edo marketplace bidezko salmentek aukera ematen dute errazago iristeko amaierako bezeroraino, kostuak kontrolatuz.
  • Kasu! Merkataritza elektronikoko orri bat sortzea ez da derrigorrezkoa eta ez da beti egokia edozein negoziotan.
  • Merkataritza elektronikoko orri bat sortzeak aukera ematen ahal dizu ikusgarritasuna irabazteko, tokiko, nazioko zein nazioarteko bezero berriak eskuratzeko, produktuak egunean 24 orduz eta astean 7 egunez saltzeko, bezeroen datuak biltzeko haien bisita optimizatze aldera, eta erosketa-esperientzia hobea eskaintzeko.
  • Zenbait plataformak aukera ematen dute merkataritza elektronikoko orri bat sortzeko, gaitasun tekniko berezirik eduki gabe: Shopify, Prestashop, WordPress, Woocommerce.
  • Tresna askok laguntza ematen ahal dizute enpresario lanetan eraginkorrago izaten, eta zure lana azkarrago egiteko aukera emanen dizute, bai eta horren parte bat automatizatzekoa ere, honako hauetan:
    • kontabilitatean
    • erosketen kudeaketan
    • logistikaren kudeaketan
  • Gaur egun, saltoki terminal eta kudeaketa programa askok (merkataritza-kudeaketako programak eta ERP) funtzionalitate handituak dituzte zenbait eginkizun erraztu eta automatizatzeko: bezeroen fitxategien kudeaketa, stock-en kudeaketa, salmenten kudeaketa, ekoizpenaren kudeaketa, etab.
accedir
  • Beharrezkoa da bezeroen datu-base bat sortu eta eguneratzea, urte osoan erabiltzen ahalko duguna.
  • Fidelizazio-tresna klasikoetatik haratago (posta-bidalketak, sustapen-kodeak, fidelizazio-txartelak, bezero berriak erakartzea), testu-mezuak, posta elektronikoak, newsletter-ak, blogak, sare sozialak eta horien moduko tresna digitalak ere oso eraginkorrak dira.
  • Bezeroekiko harremanaren kudeaketarako tresnak (CRM) ere erabil daitezke, fidelizazio tresnak eta Inbound Marketing-ekoak konbinatzen dituztenak, besteak beste HubSpot, Sellsy eta Pipedrive.
  • Garrantzitsua da gure jarduera-sektorearen zaintza egitea, lehiakideena, merkataritzako ETE-entzat eskuragarri dauden tresna berriena, gure ezagutzak eta gaitasunak sendotu eta mantentzeko.
  • Google Alerts, Mention eta halako tresnek zaintza teknologikoko lana eta lehiakideen zaintzarena asko erraz dezakete.
  • Garrantzitsua da aldian-aldian kontsultatzea gure negozioari buruz argitaratzen diren iruzkin positiboak zein negatiboak, eta, beharrezkoa balitz, erantzutea modu argudiatu eta eraikitzailean.
  • Internautak batez ere smartphone-en bidez konektatzen dira saltokiei buruzko informazioa jasotzeko eta beste bezero batzuen iruzkinak kontsultatzeko.
  • Mugikorrak bezeroei eta etorkizuneko bezeroei aukera ematen die informazioa bilatzeko erosketa egin aurretik, bitartean eta ondoren.
  • Webgunearen edo merkataritza elektronikoko orriaren diseinuak irakurketa bermatzeko pantaila-formatu ezberdinetara egokitzeko modukoa izan beharko du, internauten kontsulta-modalitate berriei erantzuteko.
  • Mugikorra oso tresna interesgarria izan daiteke merkatariarentzat bezeroekin aritu eta komunikatzeko: hitzordu bat gogorazteko mezuak bidaltzea, produktu bat eskuragarri dagoen edo ez komunikatzea, Google Ads-en bidezko publizitate geolokalizatua, etab.
  • Webgune bat edo on line denda bat sortzeak aukera ematen du on line erosketa-osagarriak sortzeko, bai eta saltoki fisiko bati buruzko informazioa emateko ere.
  • Sarean egoteak baliagarri izan behar du saltokian trafikoa eratzeko eta internautek banaketa-kanal fisikoa ezagut dezaten.
  • Merkataritako ETEen estrategiak «figitala» izan behar du, hau da, presentzia fisikoa eta mundu digitalekoa konbinatzea.
  • Ikuspegi horrek merkatariari aukera ematen dio hobeki ezagutzeko on line bidezko erosleen zein off line bidezkoen kontsumo-jokamoldeak, haien beharrak, ohiturak eta nahiak, ezberdinak izan baitaitezke.
  • Click & Collect estrategiak ezar daitezke (on line salmenta + dendan jaso), bezeroak bultzatzeko dendara etorri eta saltoki fisikoa ezagutzera.
  • Ezinbestekoa da modu digitalean babestea datuak eta informazioak, batez ere bezeroen datu-baseak.
  • Frantziako enpresa txiki eta ertainen konfederazioak (CPME) eta informazio-sistemen segurtasunaren Frantziako Agentziak (ANSSI) jarraitu beharreko praktika onen zerrenda bat proposatzen dute:
    • Zeinek bere pasahitz propioak aukeratzea;
    • Aldian-aldian eguneratzea programa informatikoak;
    • Zeinek bere erabiltzaile eta hornitzaileak ezagutzea;
    • Segurtasun-kopiak egitea aldian-aldian;
    • Enpresako wifi sarrera babestea;
    • Ordenagailuarekin bezain zuhur jokatu smartphonearekin edo tabletarekin;
    • Datuak babestea joan-etorrietan;
    • Zuhur jokatzea mezularitza erabiltzean;
    • Programak deskargatzea;
    • Kontuz ibili ordainketak Internet bidez egitean;
    • Arlo pertsonala eta profesionala bereiztea;
    • Zure informazio pertsonala eta profesionala eta nortasun digitala zaintzea.
  • CNIL-k eta BPI-k frantsesez argitaraturiko gida batek informazio zabala ematen du ETEendako
  • Interesgarria izan daiteke pertsona bat mugiaraztea saltokiaren eraldaketa digitaleko prozesuan eragile izan dadin.
  • Pertsona hori izan daiteke enpresa zuzentzen duena, tresna digitalekin eroso sentitzen den langile bat, edo are kanpoko pertsona bat ere (zuzkitzaile bat, kontsultore bat, Merkataritza Ganberako langile bat edo merkatarien elkarte edo federazioren bateko langile bat).
  • Gerta liteke zure hirian, probintzian edo eskualdean zure Merkataritza Ganberan, Elkartean edo Federazioan lehenago ere ezarri izana zenbait ekintza.
  • Esperientziak izanen dira ziurrenik, positiboak zein negatiboak. Oso garrantzitsua eta emankorra da beste merkatari batzuekin esperientziak partekatzea.
  • Aurrez aurreko zein on lineko prestakuntzetan parte hartzea.
  • Biltzarretan parte hartzea.
  • Webinar-etan izena ematea.
  • Merkataritza ganberen zein merkatarien elkarte edo federazioen aholkularitza eta laguntza jasotzea.
  • Egia da askotan prestakuntzak kostu bat duela, bai eta espezialista edo aholkulari baten aholkularitzak eta laguntzak ere, baina gehien-gehienetan inbertsio errentagarriak dira.

Tresnak

30 tresna teknologiko merkataritzako ETEei zuzenduak, edo saltoki horietarako egokitu daitezkeenak

Webgune bat, merkataritza elektronikoko orri bat, blog bat zein aplikazio bat erraz sortzeko aukera ematen duen software librea da.
Webguneak sortzeko eta ostatatzeko plataforma.
Webguneen eta merkataritza elektronikoko orrien editorea. Ez dira behar diseinuko edo kodifikazioko ezagupen eta gaitasunik.
Webguneak HTML5-ean sortzeko plataforma.
Amazon merkataritza elektronikoko orriko salmenta-plataforma, aukera ematen duena produktu bat egunean 24 orduz eta astean zazpi egunez on line saltzeko.
On line denda, hurbileko saltokientzat.

Tolosako dendetan eskuragarri dauden produktuak aurkitu, erreserbatu eta erosteko aukera ematen duen salmenta-plataforma.

Hurbileko saltoki independenteei erreserbatutako plataforma.
O Toulouse aplikazio kolaboratibo bat da, hiriko gida gisa aurkezten dena. Aplikazioak Tolosako saltokiak, interesguneak eta zerbitzu praktikoak (parkingak, kutxazain automatikoak, bici Toulouse, zerbitzuak, wifia…). Bilaketak egin daitezke gaika eta jardueraka, eremuka zein geolokalizazio bidez. Erakusleiho digitala zentroko merkatariendako.
WoocommerceWooCommerce WordPress-en luzapen ireki bat da, on line boutique bat sortzeko aukera ematen duena.
ShopifyOn line merkataritzako plataforma bat, SaaS moduko funtzionamenduan oinarritua
PrestashopPrestaShop web aplikazio ireki bat da, merkataritza elektronikoko orri bat sortzeko aukera ematen duena.
AgorapulseSare sozialetako argitalpenen kudeaketarako tresnak

Facebook, Twitter, LinkedIn, Instagram eta Pinterest hartzen ditu.

BufferBuffer sare sozialak kudeaketzeko on line programa bat da, garapenean dauden enpresei zuzendua. Facebook, Twitter, LinkedIn, Instagram eta Pinterest hartzen ditu.
HootsuiteSare sozialetako argitalpenen kudeaketarako tresna (20 sare sozial baino gehiago eskuragarri).
blogsterappBlogsterapp sare sozialak kudeatzeko aukera ematen duen plataforma bat da.
erp-TeruelMerkatarien elkarteen hiru zuzendaritzako kidek garatutako ERP, merkataritako ETEen eta elkartearen arteko harremanak errazteko.
HolderSalmentak, finantzak, eragiketak eta giza baliabideak plataforma bakar batean kudeatzeko aukera ematen duen ERP.
ClickgestERPk cloud plataforma bat proposatzen du, enpresa txiki eta ertainetan espezializatua.
GlopMerkatariei zuzendutako tresna, aukera ematen duena erosketak, salmentak eta stock-a kudeatzeko.
MailchimpMailchimp marketin automatizazioko eta mezu elektronikoen bidalketa masiboko plataforma bat da.
SendinblueMezu elektronikoen, mezuen, lurreratze orrien, Facebookeko publizitatearen eta beste askoren bitartez komunikatzeko eta prospekzioa egiteko aukera ematen duen plataforma.
MailjetPosta elektronikoko konponbidea, dena barne hartzen duena, publizitateko mezu masiboak edo transakzionalak, newsletter-ak eta mezuak sortu eta bidaltzeko.
HubSpotDoako CRM bati lotutako marketin, salmenta eta bezeroendako zerbitzuen programak batzen dituen plataforma.
PipedrivePipedrive bezeroarekiko harremanen kudeaketarako eta komunikaziorako programa bat da.
SellsySellsy enpresak kudeatzeko soluzio frantses bat da. Interfaze berean sartzen ditu: CRMa, fakturazioa, kontabilitatea eta euskarriak.
MentionMention sare sozialen eta Interneten zaintzarako tresna bat da, alertak egiten ditu denbora errealean gako hitzen bidez, eta erabiltzaileei aukera ematen die 42 hizkuntzatan milioika iturri zaintzeko, denbora errealean.
Zerbitzu honek mezu elektroniko bat edo alerta bat bidaltzen du aldez aurretik ezarritako gako hitzak dituen webgune bat agertzen den aldiro Google-eko bilaketa-emaitzetan.
TictekKutxako tiketak digitalizatzeko irtenbideak.
CanvaCanva diseinu grafikoko plataforma bat da, irudiak, grafikoak, aurkezpenak, kartelak eta bestelako ikusizko eduki batzuk sortzeko aukera ematen diena erabiltzaileei.
SemrushSEMrush programak honako hauek egiten ditu: Interneteko orrien trafikoari buruzko datu analitikoak eta klik bakoitzeko Google Ads-eko gako hitzen kostua eman, orriak ikuskatu, gaiak bilatu, lead-ak edo erregistroak zein bilatzaileekin lotutako bestelako datuak sortu.