Gipuzkoako Merkataritza Federazioa
Irabazi-asmorik gabeko elkartea, Gipuzkoako 22 elkartek eta 1.486 afiliatuk osatua. Negoziazio kolektiboak, prestakuntza eta merkataritza-sustapenak egiten ditu, bai eta merkataritza digitalizatzeko ekintzak ere.
CORE proiektuak Gipuzkoako Merkataritza Federazioa du buru.
Gipuzkoako Merkataritza Federazioari buruzko argibide gehiago
AENKOMER, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak
Irabazi-asmorik gabeko erakundea, Arabako 30 elkartek eta 1.500 saltokik osatua. Elkarteko kideen ordezkari izatea eta prestakuntza ematea du helburu.
AENKOMER-ek digitalizazioaren alorrean lortu duen esperientzia ekarriko dio CORE proiektuari. Horrela, esate baterako, nabarmentzekoa da Gasteizko merkatuan egindako lana marketplace bat ezartzeko, posizionamenduarekin bilatzaileetan eta marketing intelligence-arekin.
AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariei buruzko argibide gehiago.
Iruñeko Udala
Iruñeko Udaleko Merkataritza Zerbitzuak helburu du laguntza ematea eta sustapena eta garapena erraztea Nafarroako hiriburuan diren 2.650 saltokiei. Lehiakortasuna hobetzeko programak ere egiten ditu: prestakuntza eta laguntza teknikoa merkataritzan. Azkenik, merkataritza- eta enpresa-kudeaketako aholkularitza teknikoko programak diseinatu eta koordinatzen ditu, ETEentzat.
CORE proiektuaren kasuan, Iruñeko Udalak gainbegiratu eta kudeatuko du komunikazioarekin lotutako partea.
Chambre de Commerce et D’Industrie Pau Bearn
Frantziako Bearno eskualdeko merkatarien plataforma kolektiboa; 1.500 saltoki inguru biltzen ditu eta, besteak beste, prestakuntza-lantegiak eskaintzen ditu.
CORE proiektuan, Cambre de Commerce et D’Industrie Pau Bearn ganberaren eginkizun nagusia izanen da elkarteko kideak sentsibilizatzea konturatzeko sare sozialetako nortasun digitala sortzea eta hori sustatzea duen garrantziaz.
Chambre de Commerce et D’Industrie Pau Bearn-i buruzko argibide gehiago
Chambre de Commerce et D’Industrie de Toulouse
Tolosako Chambre de Commerce et D’Industrie ganberak bere lurraldeko enpresa txikiei laguntza ematen die araudiaren, merkataritza-garapenaren, kudeaketaren eta aldaketa ekonomikoaren alorretan, teknologia digitala barne.
CORErekin, lehenengo aldiz hartu du parte halako ezaugarriak dituen Europako proiektu batean.
Tolosako Chambre de Commerce et D’Industrie-ri buruzko argibide gehiago
Tolosako Udala
Tolosako Udalaren helburu nagusietako bat da merkataritza-sektorearen garapena eta babesa, bereziki hiriaren erdigunean dagoenarena.
COREren kasuan, sustapen- eta garapen-plan horren parteetako bat sustatzea da helburua, hain zuzen ere, Tolosaren erdigunean dauden saltokien ikusgarritasun digitala handitzeari dagokiona.
Fundació Eurecat
EURECAT Kataluniako zentro teknologiko nagusia da, eta Europako hegoaldeko ikerketa-erakunde pribatuetan bigarrena tamainari dagokionez. I+Gko 160 proiektu baino gehiagotan sartuta dago, eta, gaur egun, H2020 programari esker finantzatutako 70 proiektutan hartzen du parte. 1.000 bezero baino gehiagoko bezero-zorroa du, entitate publiko zein pribatuek osatua.
COREn, helburu nagusia da laguntza teknikoa ematea gainerako bazkideei.
École Supérieure de Technologies Industrielles Avancés
Goi mailako irakaskuntzako eta ikerketako instituzioa, Estia Tech-en bitartez instituzioaren beraren eta irtenbide teknologiko eta gaitasun berriak bilatzen dituzten enpresen arteko harremanak sustatzen dituena. Gainera, Digital Aquitaine-rekin elkarlanean aritzen da, laguntza-jarduera egiten duen entitatea.
COREren bitartez, asmoa du Club Comercio Conectado proiektua sustatzea.
École Supérieure de Technologies Industrielles Avancés-i buruzko argibide gehiago
Laguntzaileak
Bartzelonako Udala
Bartzelonako Udaleko Merkataritza Zerbitzuen zuzendaritzak gaur egun laguntza ematen die hiriko 147 merkataritza-elkarteko 10.704 saltokiri.
COREn esperientziak, irizpideak, adierazleak, ebaluazio-sistemak eta jarduketa-estrategiak konpartituko dituzte. Horretaz gain, 50 pilotu eginen ditu Bartzelonako saltokietan.
Terueleko Zentro Historikoko Merkatarien Elkartea
Irabazi-asmorik gabeko entitatea, 150 kide dituena; nabarmentzekoa da kideen heldutasun asoziatiboa ekonomia kolaboratiboko eta networking-eko proiektuei heltzeko. Zentzu horretan, entitate hori erreferente nazionala da merkataritza-kudeaketan.
Terueleko Zentro Historikoko Merkatarien Elkarteak CORE proiektuari ekarriko dio digitalizazioaren arloan duen ezagutza edo knowhow’ delakoa, eta 50 pilotu eginen ditu.
Terueleko Zentro Historikoko Merkatarien Elkarteari buruzko argibide gehiago
École Supérieure de Commerce de Pau
Chambre de Commerce et D’Industrie Pau Bearn-en merkataritza eta management eskola; zenbait ikasketa- eta prestakuntza-gradu ezarri ditu merkatarientzat, Kansaseko Unibertsitatearekin elkarlanean.
Kasu honetan, funtzioa izanen du CORE proiektuak iraun bitartean sortzen diren jarduerei laguntzea; horretaz gain, bere Prestakuntza Planari erantsiko dizkio bertan sortzen diren emaitza eta aholkuak.
Paueko École Supérieure de Commerce-i buruzko argibide gehiago