Core proiektua abiatzeko topaketa
2020ko urtarrilaren 15 eta 16an Interreg Poctefa Core proiektuko kide eta kolaboratzaileen arteko hasierako koordinaziorako topaketa izan zen Donostian. Gipuzkoako Merkataritza Federazioa, proiektuburu gisa, hitzordu bat antolatu zuen zeinean parte hartu zuten instituzioek ezagutzera eman zuten haien burua; gainera, txikizkako merkataritzaren digitalizazioari laguntzeko oinarrizko helburua duen mugaz gaindiko elkarlan proiektu bateko lan-plana partekatu zuten.
Lan-jardunaldi horietako parte-hartzaileek proiektuaren balio-proposamenean aurrera egin zuten: tresnak eskaintzea saltokien heldutasun teknologikoaren diagnostikoa egiteko, ibilbide digital zehatzak diseinatzea heldutasun digitalaren arabera eta gune kolaboratibo bat sortzea merkataritzako sektoreari irekia.
Bileran izan ziren, anfitrioiez gain, Tolosako Merkataritza eta Industriako eta Paueko Merkataritza eta Industriako Ganberetako ordezkariak, Iruñeko Udala, AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak, Terueleko Zentro Historikoko Merkatarien Elkartea, Tolosako Udala, Tolosako Merkatarien Elkartea, Bartzelonako Udala, EURECAT (Kataluniako Zentro Teknologikoa) eta ESTIA (Pirinio Atlantikoetako Teknologia Industrial Aurreratuen Institutua).