Eskualde Garapeneko Europako Europako Funtsak (FEDER) hein batean (% 65) finantzatua, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bitartez, proiektatu du txikizkako merkataritzaren sektorea I+G+b-ko adituekin elkartzea 300.000 laguni lana ematen dioten 51.000 saltoki txiki baino gehiagoren lehiakortasuna sustatzeko.
Mugaz gaindiko saltoki txikien lehiakortasuna hobetzea digitalizazio tresnak sartuz. Hori da ‘Core’ proiektu komunitarioaren helburu nagusia, martxan jarri berri den programa eta “competitive” eta “retail” hitzak batzetik hartu duena izena. “Osatu zure puzzlea lehiakortasunerantz” lemapean, proiektuak apustu egiten du praktika onak sustatzeko eta merkatariei laguntzeko, kontuan hartuta saltoki bakoitzaren heldutasun teknologikoaren maila.
Europako proiektu bat da, eta proiektuburu Gipuzkoako Merkataritza Federazioa ari da; horrekin batera bazkide gisa honako hauek hartzen dute parte: Arabako Merkataritzako eta Zerbitzuetako Enpresarien Elkartea (AENKOMER), Iruñeko eta Tolosako udalak, Eurecat fundazioa, Pirinio Atlantikoetako eta Garona Garaiko Merkataritza eta Industria Ganberak eta Pirinio Atlantikoetako Technologies Industrielles Avancés eskola. Halaber, Bartzelonako Udala, Terueleko Zentro Historikoko Merkatarien Elkartea eta Paueko Merkataritzako Goi Mailako Eskola ere ari dira, laguntzaile gisa.
Horiek guztiek helburu nagusia dute ‘Core’ proiektuak hartzen duen eremuko txikizkako sektorea I+G+b-ko adituekin elkartzea lehiakortasuna sustatzeko. Hain zuzen ere, ekimen honek 51.000 saltoki txiki baino gehiagori eraginen die, gaur egun 300.000 lagun baino gehiagori lana ematen diotenak. Pisu zehatz handia duen merkataritza-sektorea da; izan ere, presente dagoen herri eta hirietan eginkizun sozial eta kultural handia egiten du, bai eta hiri-ordenamendukoa ere.
‘Core’ proiektua Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du hein batean (% 65), Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bitartez. POCTEFAren helburua da Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaldearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea. Laguntzaren xedea da mugaz haraindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen arloetako jarduerak garatzea, hiru herrialdeetan elkarrekin gauzatuta lurralde-garapen jasangarriaren aldeko estrategiak.
Ibilbide pertsonalizatuak
‘CORE’ proiektuak laguntza eman nahi du ETEetan tresna eta estrategia digitalak sartzeko, helburu hartuta lehiakortasuna hobetzea eta berrikuntzari heltzea. Horrela, eredu onen berri emateaz gain, ezagupenak eta gaitasunak partekatuko dira, merkatariek jakin dezaten zer heldutasun digital maila duten –autodiagnostikorako tresna baten bidez–, ibilbide pertsonalizatuak hedatuko dira, mentoring programa bat garatuko da eta enpresarien artean elkarlan irekiko tresnak zabalduko dira.
Mugaz gaindiko proiektu hau datozen bi urteetan garatuko da, eta “aukera paregabea” da berme osoz ekiteko digitalizazio-prozesuari; horretarako beharrezko gakoak, ezagutzak eta gaitasunak emanen dira, arduradunek jakin dezaten zer kanal duten eskura lehiakortasuna irabazteko online salmentatik haratago.