Heldutasun digitalari buruzko autodiagnostikoa
Badakizu zein den zure negozioaren digitalizazio-maila? Nola zaude, besteekin alderatuta? Zer tresna sartzen ahalko zenituzke zure kudeaketa eta lehiakortasuna hobetzeko, tresna teknologikoen bidez?
CORE proiektua lanean ari da edozein merkatariren eskutan jartzeko autodiagnostiko-tresna bat, horren bidez ezagutu ahal izan dezaten beren heldutasun digitalaren maila. Non zauden jakitea funtsezkoa da zure eraldaketa-ibilbide propioa diseinatu ahal izateko.
2020ko udazkenean autodiagnostikorako tresna argitaratuko da, doan. Informazioa jasotzeko interesik izanez gero, eman izena proiektuaren neswletterrean
Coaching digitala
Jaso aholkularitza digitala, irtenbideak ezartzeko teknikari espezializatuen eskutik. Saltoki parte-hartzaileen hautaketa 2020ko udazkenean eginen da.
Interesik baduzu diagnostikoa egiten eta ibilbide digital pertsonalizatua diseinatzen lagunduko dizun akonpainamendua jasotzen, eskatu informazioa.
Laguntza irekia
Bertaratu “Comercio 4.0” partaidetza-saioetara, ikasi praktika onak eta ezagutu zure negozio digitalaren eraldaketarako proposamen egokienak.
Interesa izanez gero, eskatu informazioa.