Interreg – CORE, saltokiak digitalizatzeko proiektua

CORE (Competitive Retail) mugaz gaindiko proiektuak helburu du 51.000 saltokiren lehiakortasuna hobetzea, horretarako digitalizazio-tresnen erabilera sustatuz. Proiektuko erakunde kide eta laguntzaileak Pirinio Atlantikoak eta Garona Garaia (Frantzian) eskualdekoak eta Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Teruel eta Bartzelonakoak (Espainian) dira.

Eskatu orain zure enpresaren autodiagnostikoa

Interreg-CORE-n autodiagnostiko tresna bat eskaintzen dizugu, zure enpresaren digitalizazio-egoera ezagutzeko aukera emango dizuna, eraldaketa digitalaren prozesua hasi edo jarraitu ahal izateko. Doako eta isilpeko tresna bat da.

Prozesua hasteko plataforman erregistratu behar da eta behin erregistratuta, autodiagnostikoari ekin.

Gaurkotasuna